10 gai aztertuko ditu gaurko Plenoak, 19:00etatik aurrera, Hernaniko Udaletxeko Pleno Aretoan. Tartean daude, Ereñotzuko zentral hidroelektrikoari buruzko puntu bat, eta PSE-EE alderdiak aurkeztutako mozioa.
Hitzarmena, Hernani eta Errenteriaren artean
Hernanik aspaldi egindako eskaera bati buruz hitz egingo dute gaurko Plenoan. Ereñotzuko zentral hidroelektrikoa Errenteriako Udalarena da, eta egoera kaxkarrean dago. Hernaniko Udalak eskaera egin zion Errenteriari, zentral horren gainean adostasun batera iristeko. Erantzuna etorri da, eta horri buruz ariko dira, gaur, Pleno Aretoan.