‘Gazteluak, Nafarroaren defentsa sistema’

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 27a, 01:00

Angel Rekalde historialariak emango du hitzaldia, 19:00etan Biterin. l Horrez gain, Nabarraldeko liburu eta bideoak salgai izango dira. l 2012ko Hernaniko asmoei buruz ere ariko dira.

Gaztelu asko zituen Na­fa­rroako erreinuak, orain dela 500 urte inguru. Defentsa sistema horri garrantzia haundia ematen nonbait, eta bere lurralde guztian eraiki zi­tu­en, txikiagoak edo haundiagoak. Gipuzkoan ere baziren horrelako gazteluak. Horri buruz ariko dira bihar, Biteri kultur etxean. Angel Rekal­dek emango du hitzaldia, Na­barraldeko koordinatzaileak: Gazteluak, Nafa­rroa­ren defentsa-sistema. Hitzaldia, 19:00etan, Biterin.

«2012an, Hernanin zer?»
Hernani Errotzen taldeak an­tolatu du hitzaldi hori. Talde honen helburua da Euskal He­rriko historia ikertzea, eta Nabarralde taldearekin ari da buru belarri. Datorren urtean Hernanin zer egin ere aztertuko da gaur, hitzaldi ostean.
Nabarraldeko materiala ikusgai eta salgai jarriko dute gaurko hitzaldian. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!