urtea bukatzear den honetan, Hernaniko Egin dezagun bidea herri bilguneak, ekitaldi bereziak antolatu ditu datozen egunetarako, preso eta iheslarien alde. Egun nagusia ostiralekoa izango da, kalejira eta antzerkiarekin.
Lau auzotara, gonbidapena
Urteko azken ostirala izaki, ekintza berezia antolatu dute herri bilguneko kideek. Zikuñagatik, Portutik, Antziolatik eta Etxeberritik aterata, kalejiran joango dira lau zutabeak, Plaza Berrin elkartu arte. Auzo guztietan 20:00etan egin dute hitzordua, ondorengo puntuetan: Zikuñagan, bariantea hartzen den errotondan; Portun, plazan; Antziolan, errotondan; eta Etxeberrin, bolatokian. Herri bilgunetik dei egin diete herritarrei beraiekin bat egin, eta kalejiran parte hartzera.
Lau zutabeak Plazan elkartuko dira, 20:30ak aldera, eta bukatzeko ekitaldi berezi bat antolatu dute, tartean, herri antzerkiarekin.
Martutenera martxa, 31n
Urteko azken egunean Martuteneko kartzelara martxa antolatu dute. Hitzordua 11:00etan egin dute, Astigarragako Gruas Biurrarenan.
Urtarrilaren 7an, Bilbora
Azkenik, presoen eskubideen alde manifestazioa egingo da urtarrilaren 7an, eta bertara joateko deia egin diete herritarrei. Autobusean joateko izena eman behar da aldez aurretik Txili, Oinddi edo Garin tabernetan.