Portutik gora korrika, astoa aldamenean zuela iritsi zen larunbat arratsaldean Olentzero Hernanira. Leokan elkartu zen lehendabiziko umeekin, Plazan zain baitzituen gainontzekoak. Kaxkoan zehar buelta egin ostean, Udaletxeko sarreran egin zien harrera, banan bana, arratsalde osoan zain egon ziren ume guztiei. Urduri zeuden batzuk, eta emozioz beteta besteak, baina guztiek zuten helburu bera: Olentzerori muxu bat eman, eta oparia eskatzea.
Pixkanaka hustu zen Plaza, eta herritar guztiak afaltzera erretiratu zirenean hasi zen ikazkinaren misioa. Etxez etxe, eskatutako opari guztiak banatu zituen. Ondoren, Onddi mendira itzuli zen, datorren urtera begira, lanean hastera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!