Santo Tomas eguna ospatu zuten asteazkenean Goiz Eguzkiko kideek, txistorra ogi tartean janaz. Ohi bezala, sabela ondo bete ostean, kale zein karta jokoen sari banaketa egin zuten, eta irabazleak hauek izan ziren: musean, Primitivo Gonzalez eta Dani del Rio; tutean, Daniel Carrera eta Manolo Morato; punttuan, Patxi Apezetxea eta Lukas Yuste; eskoban, Abelardo Peinado eta Tori Fernandez; tokan Mari Carmen Arraras eta Jose Lopez; igelean, Loren Oyarbide eta Francisco Navas; botean Tomasena Escarmena eta Francisco Garcia; eta azkenik, dardotan, Maria Luisa Cartujo eta Andres Barros.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!