Azken minutuetan berdindu zuen Hernanik Alaves Bren kontra

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 26a, 01:00

Bana berdindu zuen Hernanik ostegunean Alaves B taldearen kontra, galtzen joan ostean. Atsedenaldira golik sartu gabe iritsi ziren bi taldeak, eta bigarren zatiko 32garren minutuan talde gasteiztarra aurreratu zen, 0-1 Ivan Claverren golarekin. Hernanik ez zuen etsi, eta hiru minuturen faltan, Uriok sartu zuen berdinketaren gola. Hernani 19garren da sailkapenean, eta Laudioren kontra jokatuko du datorren partidua, Urte Zahar eguenan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!