Errege kabalgatako jantziak, Biterin hartzeko aukera, bihartik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 27a, 01:00

Urtero bezala, errege kabalgata izango da Hernanin urtarrilaren 5ean, ostegunarekin. Kabalgata horretan, haurrak laguntza gisa mozorrotzen dira, eta erropa horiek jartzen ditu Berriak Merkatari eta Ostalari elkarteak. Jantziak behar dituenak, aukera izango du eskuratzeko, Biteri kultur etxean. Bihar, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, bertan izango dira Berriak elkarteko arduradunak, jantziekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!