Orain dela 75 urte pasa zen, 1936an. Irailean sartu ziren tropa nazionalak Gipuzkoan, eta irailetik abendura bitartean, 1.100 lagun fusilatu zituzten. Horietatik 200 Hernanin; eta 13 hernaniarrak. Urte askotan gutxi hitz egin da kontu horri buruz. Hernanik garrantzia berezia izan zuen hilabete haietan, sarraski haundienetakoaren testigu izan baitzen. Hala ere, informazio gutxiago bildu ahal izan da hemengo fusilatuei buruz, beste leku batzuetan baino.
Dena dela, herritarren memoriak ez ditu ahaztu hildakoak. Hernaniko hilerrian plaka bat baino gehiago dago gertaera hura gogoratzeko, eta testigu zuzenak ere asko dira oraindik.