gabonetako lau saski zozketatu zituzten atzo Hernaniko Kronikak eta Berriak Merkatari eta Ostalarien elkarteak, Biterin. Aurreneko bi saski sarituak, 0440 eta 2.811 zenbakidunak, Urumea Burdindegian salduak izan ziren. Hirugarren saskiko errifa saritua Antziola Okindegiak saldu zuen. Eta azkenik, sari berezia Irigoien zapata dendan saldutakoa izan zen.
Saridunek 943 33 08 99 telefonora deitu behar dute edo kronika@kronika.net helbidera idatzi, eta izen-abizenak eta telefono zenbaki bat eman. Sariak datorren astean banatuko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!