Hernaniko zortzi, euskal selekziora

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 24a, 01:00

Abenduaren 29an egingo den entrenamendurako konbokatu dituzte kadete mailako jokalariak.

EUSKAL Selekzioak Herna­ni­ko zortzi errugbi jokalari konbokatu ditu selekzioarekin entrenatzera, kadete mailakoak. Entrenamendua datorren astean izango da, ostegunean, Atletiko San Se­bastianek Donostian dituen instalazioetan.

11 taldetako jokalariak
Hernaniko jokalariez gain, ondorengo taldeetakoak konbokatu dituzte: Ordizia, Atlko S. Sebastian, Bera Bera, Getxo, Arratiko Zekorrak, Durango, Univ. Bilbao, Uribealdea, Gaztedi eta Urrugne.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!