Musika Bandak eta Ozenkik elkarrekin iragarri zituzten Gabonak.

Kronika - Erredakzioa 2011ko abenduaren 24a

Kontzertu berezia eskaini zuen atzo arratsean Musika Bandak, Milagrosan. Gabonak iragartzeko aitzakian, Ozenki abesbatza gonbidatu zuten eta elkarrekin hamahiru abesti jo zituzten, Imanol Kamio eta Cipri Otxando­renaren gidaritzapean. Milagrosa txiki geratu zen, bi talde hauek elkarrekin ikusteko aukera ez baita egunero izaten. Gaur ere, hainbat ekitaldi izango dira Gabonen bueltan .

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!