Irazustabarrena eta Arrieta txapeldun, erraz nagusituta

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 24a, 01:00

Irazustabarrenak Arrietarekin jokatu zituen torneoko lehenengo bi partiduak, baina finalean Saez de Arzamendirekin aritu zen.

EUSKAL selekzioak nazioarteko pelota torneoa antolatu zuen abenduaren 10-11ko asteburuan, eta paletan, txapeldunak izan ziren, gainontzeko sei herrialdeak baino maila altuagoa eraku­tsita. Torneoan Euskal Herriak, Argentinak, Uruguaiek, Txilek, AEBk, Mexikok, Venezuelak eta Australiak hartu zuten parte.

Hirutik bi, hernaniarrak
Aurretik aukeratutako hi­ru paletarik jokatu zuten torneoa, eta horietatik bi, Her­naniko Irazustabarrena eta Arrieta izan ziren. Ira­zus­tabarrenak euskal selekzioak jokatu zituen hiru partiduetan hartu zuen parte, eta Arrietak aurreneko bietan. Finala berriz, beste aukeratuak jokatu zuen: Saez Arzamendik. Txile eta AEBen kontra erraz nagusitu zen euskal selekzioa, eta finala ere, antzekoa izan zen. Argentinaren kontra 30-6 irabazi zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!