Azaroaren 6 uholdeak azken hamarkadetako latzenak izan ziren, eta eragindako kalteak zenbatzen jarraitzen dute askok hilabete eta erdi beranduago. Asko dira uholde haiek utzi zituzten irudiak; horietako bat da, Elorrabiko zubia urak eraman izana.
Zubi zatiak, Urumean
Zubia mantentzen zuten bi hormigoi zatiak urak eraman zituen, eta horrekin batera, zubi mitikoa. Arrastoak ordea, Urumea ibaian jarraitzen zuten, Elorrabi parean, zubia bera zegoen leku berdinean. Udalak aginduta, atzo atera zituzten ibaitik Elorrabiko zubiaren zatiak. Usabiaga gruak enpresako bi grua aritu ziren lan horiek burutzen.
Etorkizunean zer egingo den ez du zehaztu oraindik Udalak.