Hernaniko sei koru bilduko dira gaur San Joan Bautista parrokian, eta urteroko kontzertua eskainiko dute: Parrokiko korua, Elizatxo, Inmakulada, Musika eskola, Goiz Eguzki eta Kantuz.
Gabonetako kontzertua eskainiko dute gaur, Hernaniko sei koruk eta 300 abeslarik, San Joan Bataiatzailea parrokian. Kantuz abesbatzak antolatu du kontzertua, eta 18:00etan hasiko da.
Sei koru, txandaka Hamabi kanta entzun ahal izango ditu gaur elizara inguratzen denak. Parrokiko koruak hasiko du kontzertua (Covetry Carol eta Haurtxo Txiki). Jarraian, Elizatxo ikastolako abesbatza (Kanpaiak jaietan, Kanta Kantari). Inmakulada ikastetxeak segiko dio (Noel, Hator Hator). Musika eskolak bi talde ekarriko ditu, abesbatza eta soka taldea (Haurtxo maite, Trakatan Trakatan. Bakarlari: Aitor Huizi). Bi abesbatza nagusiek bukatuko dute; Goiz Eguzki (Puer natus in Bethlehem, Olentzero) eta Kantuz (Oi Bethleem, Suite Comercial Navideña).
Urtero bezala, leporaino beteko da San Joan Bataiatzailea. Herritar guztiak daude gonbidatuak.
Kontzertuak, Biterin eta Ereñotzun
Beste bi kontzertu ere izango dira gaur Hernanin. Biterin, Musika eskolako piano eta soka ikasleek 18:00etan joko dute. Ereñotzun, Doinu Zale eta Ozenki ariko dira, 19:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!