hiru final jokatuko dira bihar Hernaniko kiroldegian, palaz, eta ia denetan izango da hernaniarren bat. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, lehenengo finala lau hernaniarrek jokatuko dute, jubeniletan: Pagola-Huizi eta Goikoetxea-Arrieta. Gipuzkoako Txapelketako finala izango da hori. Bigarren finala, Emakumea Pilotari txapelketakoa da, eta lehenengo mailakoa: Redondo-Arozena eta Etxegia-Mendizabal ariko dira bertan. Hirugarrena ere txapelketa berean, bigarren mailakoa: Tijero-Beldarrain eta Arriola-Ugalde.
Lau pelota partidu gaur eskuz, Hernaniko lauterdiko txapelketan
Hernaniko Lauterdiko Txapelketan finala gero eta gertuago dago, eta gaur lau final laurden jokatuko dituzte, jubenil eta infantiletan. Partiduak, 18:00etatik aurrera dira.
Eskuz, eta buruz buru ariko dira. Jubeniletan, Jon Etxegoien eta Oihan Lujanbio ariko dira elkarren kontra. Infantiletan, Xabat Pagola eta Ander Lazkano; Unai Iglesias eta Ioritz Berasarte; eta Iker Loiarte eta Jokin Elizalde.