Ehiza txapelketa, urtarrilean, Epelerrekan eta Usokoerrekan

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 22a, 01:00

Txakur eta guztiko ehiza txapelketa jokatuko da urtarrilaren 8an eta 15ean Epelerrekan eta Usokoerrekan. Faisanak eta eperrak askatuko dituzte antolatzaileek, eta kontua izango da, bi egunetan, zeinek pieza gehiago bota. Txapelketa da, Txantxangorri elkarteko ehiztarientzat, eta apuntatzeko epea itxiko da, urtarrilaren 5ean, arratsaldeko 20:00etan. Izena emateko, elkarteko bulegoan: 10:30-12:30 eta 19:30-20:30. Prezioa: 40 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!