Bost onenen burruka, lau partidutan

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 22a, 01:00

Errebantxa usaia dauka Orona Masterrak. Gabone­tako torneoa da, eta bost erremontista onenek jokatuko dute bertan, lau egun seinalatutan. Ezkurra zai izango dute finalean, eta haren kontra jokatzen saiatuko direnak: Zeberio IIa, Urriza, Urrutia Ia eta San Miguel. Lau egun apartatu dituzte horretarako: abenduak 24-25-31 eta urtarrilak 7. Hiru pelotarik badituzte txapelak: Zeberio IIak, Urru­tia Iak eta Ezkurrak. Urrizak oraindik ez du lortu finalean sartzerik. San Miguelek iaz jokatu zuen finala, eta galdu egin zuen, Ezkurraren kontra. Errebantxa, aurtengo gabonetan hartu dezake, Oronozko atzelariak; ez du lan makala izango.

Orona masterra:

Abenduak 24
Zeberio II - Urriza

Abenduak 25
Urrutia I - San Miguel

Abenduak 31
Irabazleak

Urtarrilak 7
FINALA: Ezkurra - ?

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!