Denboraldiko azken ultrafondo proba jokatu zuen Salillasek asteburuan Bartzelonan, 24 Hores d‘atletismo lasterketa hain zuzen.
7 ordu korrika pasa ostean, gaizki sentitu zen eta erretiratu egin behar izan zuen. Hala ere, pozik da atleta hernaniarra, Antibeseko 6 egunetako emaitzarekin 24 orduko mundialean parte hartzeko deia jaso baitu; eta hori zen bere helburua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!