Hernaniko bi bikote aurrez aurre etzi, finalean: Tijero-Beldarrain/Arriola-Ugalde

Kronika - Erredakzioa 2011ko abenduaren 21a

Hiru pala partidu jokatuko dira ostiralean Hernaniko pelotalekuan, tartean, Emakumea Pelotariko bi final. Txapelketa honetako Bigarren mailako finalean hain zuzen, Hernaniko bi bikote izango dira aurrez aurre: Tijero-Beldarrain eta Arriola-Ugalde. Jaialdia Gipuzkoako Txapelketako partidu batekin hasiko da, 19:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!