AZAROAN 6ko uholdeen kalteak jasaten ari dira oraindik Hernaniko futbol eta errugbi taldeak. Horri nolabait aurre egiteko asmotan, txistor postua jarriko dute biek, elkarrekin, Plaza Berrin. Helburua da, jendeak txistorra janaz bi taldeei laguntzea. Postua goizeko 10:00etatik aurrera jarriko dute Plaza Berrin, eta dei egin diete herritarrei gerturatu eta ogitarteko bat janaz, laguntzeko.
Goiz Eguzkin
txistor-jatea, goizean
Goiz Eguzkiko kideek ere txistor jartea egingo dute gaur goizean, elkartean. Ondoren, kaleko eta mahai jokoetako sari banaketa egingo dute, udazken eta neguko txapelketetakoa.
Herritarrei gonbidapena, Inmakulada ikastetxean
Inmakulada ikastetxean goiz osoan zehar ospatuko dute. Txistorra talo eta ogitartekoak ez dira faltako, eta ikasleek jarritako postuetan barazki eta gozoak izango dira aukeran. Bertan ateratako dirua behartsuei laguntzeko izango da, eta dei egin diete herritarrei, ikastetxera gerturatzeko.
Sagastialden, arratsaldean ospatuko dute
Bazkide eta inguruko guztiak gonbidatu dituzte Sagastialde elkartekoek gaur arratsean txistorra jatera; 19:30etatik aurrera.
Gazte Txokoko
neska-mutilak, azokara
Azkenik, Gazte Txokoko neska mutilak, begiraleekin batera, Donostiako Santo Tomas azokara joango dira.