Elkano 17ko Emakume Zentroak antolatuta, Gabonetako sukaldaritza ikastaroa eskaini zuten astelehenean Luis Irizarren bi ikaslek. Menu konpletoa egiten erakutsi zieten gerturatutako emakumeei. Aurreneko platera: olagarro terrina, piperrauts balsamoarekin. Bigarren platera: Wellington solomilloa, sagar saltsarekin. Eta postrea: Idiazabal gaztaren souflea, menbrillo eta intxaur saltsarekin. Hortaz, Gabonak iristea besterik ez zaie falta, ikasitakoa praktikan jartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!