Urtero bezala, Olentzeroa baserriz baserri ibiliko da gaur. Zikuñagatik barrena, Elorrabirako bidea egin ohi dute, baina aurten zubia uholdeek eraman dutela kontuan izanda, ezingo dute hala egin. Hori horrela, ibilbidea autobusez egitea erabaki dute. 15:30etan aterako da autobusa Elkano kaleko geltokitik (Biteri ondoan), eta dei egin diete, haur, gazte zein helduei animatu eta bertaratzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!