Medrano txapeldun, 74 arrantzaleren artean

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 21a, 01:00

Ibaizabalgo Gabonetako Sariaren 20garren edizioa jokatu zen larunbatean Bizkaian, eta Gipuzkoako, Kantabriako eta Bizkaiako arrantzaleek hartu zuten parte. Bertan izan ziren Txantxangorriko lau ordezkari, hala nola, Luis Adrian, Ignacio Irigoyen, Javier Egibar eta Jose Luis Medrano; eta emaitza ezin hobea lortu zuten. Sariketan parte hartu zuten 74 arran­tzaleren artean, onena, Txantxan­gorriko Jose Luis Medrano izan zen. Garaikurra eta Gabonetako saskia irabazi zituen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!