«Tunelik egingo ez dela dioen eskaera ofizialik ez dugu jaso»

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 21a, 01:00

«Igartzagainako tunela ken­tzeko erabakiaren aurrean, Gobernu Taldearen isiltasuna ulertezina da» zioen Ha­maikabat alderdiak igandean, Kronikan argitaratutako prentsa oharrean. Hamai­kabaten esanetan, «Dipu­tazioak ba­rian­teko proiek­tua moldatzea erabaki du, Portu auzotik pasatzen den tunela kenduta». Horrez gain, Gobernu Tal­deak ez duela gaia Hirigintza Ba­tzordera eramateko as­morik azaldu zuen oharrean. Gauzak horrela, Gobernu Taldeak egoera argitzen duen prentsa oharra bidali du Kronikara. Gobernu Taldeak dio, beraiek ez dutela jaso proiektua aldatu egingo denaren informazio edo eskaera ofizialik, eta are gu­txiago, tunelik egingo ez denarena. Ondorioz, ez dutela Hirigintzara eramateko ezer azaldu dute.

«Udalak betiko proeiktua defendatuko du»
Horrez gain, Gobernu Taldeak dio hasierako proiektua defendatu dutela beti, ados daudelako, eta etorkizunean ere, hala egingo dutela: «noizbait tunela kentzearen eskaerarik egingo balute, Udalak orain arteko proiektua defendatuko du, tunela egitea beharrezkoa ikusten baitugu». Azkenik, Hamaikabati adierazi nahi dio prentsara jo aurretik, gauzak etxean kontrastatzea ez legokela gaizki, zurrumurruei kasu egin beharrean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!