Kontzertuak, umeentzako ekintzak eta Olentzeroren bisita, Gabonak ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 21a, 01:00

familia eta lagunekin juntatu, eta elkarrekin afaldu eta bazkalduz ospatzen di­tuzte askok Gabonak. Beste batzuk berriz, Olen­tzeroren bisitarekin, oporrekin edo urte bukaerako festarekin erlazionatzen dituzte iristear diren festa hauek. Modu batera edo bestera, asko dira Gabonak ospatzeko erak. Hernanin esaterako, Udal, talde, elkarte eta abesbatzak dira egun hauek girotzeko kontzertu eta ekintzak antolatu dituztenak.

Bost kontzertu, eta kale bueltak, Gabon gaua bitartean
Herriko abesbatza eta musika taldeek eskainiko dituzten kontzertuek protagonismo haundia izango dute datozen egunetan. Bihar esaterako, hiru kontzertu izango dira, herriko gune ezberdinetan. Herriko talde gehien bilduko dituena Gabon kanten jaialdi ospetsua izango da. 20:00etan hasiko da San Joan Bataiatzailea parrokian, eta ondorengo talde eta abes­batzek hartuko dute parte: Elizatxo ikastola, In­makulada ikastetxea, Musika Eskolako abesbatza eta soka taldea, Goiz Eguzkiko abesbatza, Parrokiko abesbatza eta Kantuz abesbatza. Ostiralean Ozenki abesbatza eta Musika Bandak eskainiko dute kontzertua Milagrosan, 19:45etan; eta Gabon gau egunean, Parrokiko abesbatzaren txanda izango da, 17:00etan, Agustindarren elizan. Horrez gain, Gabon kantak kantatzen ibiliko dira ostiralean, Musika Eskolako ikasleak. Eta Gabon gau egunean, baserriz baserri olen­tzeroarekin kantuan ariko dira Iraulio Panttalone bertso eskolak antolatuta. Horrez gain, Kantuzek antolatutako kale buelta, eta Musika Ban­dak deitutako Gabon gaueko erronda ere izango dira. Eta nola ez, olentzero ere ibiliko da Gabon gau egunean Hernaniko kaleetan barrena; 18:00etan abiatuko da Plazatik.

Umeentzako zinea, antzerkia eta tailerrak
Udalak antolatuta, umeek ondo pasatzeko aukera ere badute Gabonetan. Ostira­lean haurrentzat tailerra antolatu dute Udaleko arkupetan, 16:30etan. Haurrentzako zinea ere izango da abenduan. Hilaren 27 eta 28an, Kika superbruja. El viaje de Mandolan pelikula jarriko dute 5 urtetik gorako umeentzat, Biterin. Egun bakoitzean sesio bat izango da, 17:00etan. Azkenik, urtarrilaren 3an Bolaluma antzezlana antolatu dute Biterin, 18:00etan.

GABONETAKO EKINTZAK 

Abenduak 22
18:00 Gabonetako kontzertua Musika Eskolakoek.Biterin.
19:00 Doinuzaleko ikasleak eta Ozenki Abesbatza. Ereñotzuko elizan.
20:00 Gabon kanten jaial­dia San Joan Bataiatzailean. 

Abenduak 23
16:30 Haurrentzat tailerrak. Udaleko arkupetan.
17:00 Gabon kantak kalez kale. Musika Eskolako ikasleak.
19:45 Ozenki Abesbatza eta Musika Banda. Milagrosan 

Abenduak 24
15:00 Baserriz baserri olen­tzeroa. Plazatik aterata.
17:00 Parrokiko abesba­tza. Agustindarren elizan.
18:00 Olentzeroa kaleetan barrena. Plazatik aterata.
18:30 Gabon gaueko kale buelta. Kantuzek antolatuta. Milagrosatik aterata.
20:00 Gabon gaueko erronda. Musika Bandak. Plazatik. 

Abenduak 27
17:00 Haurrentzat zinea Biterin. 

Abenduak 28
17:00etan Haurrentzat zinea Biterin. 

Abenduak 31
17:30 Urtezahar eguneko erronda. Ohitura zaharrak abesbatzak. 

Urtarrilak 1
01:30 Incansables txarangaren irteera 

 Urtarrilak 3
17:00 Antzerkia haurrentzat. Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!