Ehiza denboraldia aurrera dijoa, eta Hernaniko ehiztariek diotenez, usoa altu pasa da aurten. Andrea Rodriguez da usotan aurten ibilitako ehiztarietako bat. Uruguayekoa da, eta bost hilabete daramazki Hernanin bizitzen. Txikitatik datorkio ehizerako zaletasuna, eta Uruguayen bezala, Hernanin ere probatu nahi zuen; aurreneko tiroak Larre Gainen bota zituen. Bi parajeak alderatuz gero, hemengoa nahiago duela dio Rodriguezek: «Uruguayko zelaiak oso lauak dira. Hemen mendia da nagusi, eta ehizerako, nahiago dut».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!