Hernani´n Musik ekimenaren udazkeneko saioak ostegunean bukatu ziren, Maddi Oihenarten kontzertu ikusgarriarekin. Hasi aurretik, Onintza Albeniz hernaniarrak harpa emanaldia eskaini zuen, Maddi Sanz eta Sara Mesa gazteekin batera. Ondoren, ahotsa izan zen ardatza. Aurreikusi bezala, Maddi Oihenartek kontzertu bikaina eskaini zuen, kalitatez beterikoa, Juantxo Zeberio, Txema Garces eta Pello Ramirez taldekideekin. Baldi azken diskoko kantuak, eta Hari Biru aurreko lanekoak kantatu eta jo zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!