Noble, Murgiondo eta Leonet ia finalaurdenetan dira

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 19a, 01:00

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketan 12 partidu jokatu dituzte pelotari hernaniarrek asteburuan, eta horietatik 4 bakarrik irabazi dituzte. Horien artean nabarmentzekoak dira Hodei Nobleren garaipena, kadeteetan, eta Aritz Murgiondo eta Jon Leoneten garaipenak, jubeniletan. Hirurak ia sailkatuta daude finalaurdenetarako. Lau seniorrek berriz, galdu egin zuten eta datorren partidurako jokua hobetu beharko dute, finalaurdenetara pasa nahi badute. Bestalde, asteburuan, Gipuzkoako Txapelketa ere jokatu dute hernaniarrek eta infantiletan, Pagola, finala jokatzeko sailkatu da. Ostiralean jokatuko du finala.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!