Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
AEK euskaltegiak, Zilegi Eskolen barruan, erleei buruzko ikastaro bat antolatu du. Joan den astelehenean saio bat izan zen eta gaur beste bat izango da, AEKn, 19:00etatik 21:00etara. Aurreko astean bezala, erleen munduari buruzko azalpenak Pello Zubiriak emango ditu: erleen biologia, erleen dantza, apiterapia… Irekia da eta doan. Informazio gehiago: 607592864 edo hernani@aek.org.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!