Gazteek, dantza garaikidea ikasteko aukera, Gabonetan

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 19a, 01:00

Abenduaren 27, 28 eta 29an, dantza garaikideko hiru saio emango ditu Txaro Unzillak, gazteei zuzenduta, bereziki. 15 urtetik gorako gazteentzat izango da. Helburua da, gazteek dantza mota hori ezagutzea. Saioak Biterin izango dira, 17:00etatik 18:00etara. Matrikula doan da, baina izena eman behar da. Horretarako, aste honetan zehar izango da aukera, Biterin bertan. Dantza irakasleak dei egiten die gazteei animatzeko eta apuntatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!