`Azken bidaia´, Comete Sareari buruzko dokumentala Biterin, gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 18a, 01:00

Enara Goikoetxea eta Iurre Telleriak ostiralean Biterin aurkeztu ostean, asteburu osoan Azken bidaia dokumentala ikusteko aukera dago Biterin. Bi hernaniar hauek zuzendu dute, eta musika ere, beste hernaniar batek jarri du: Joxan Goikoetxeak. Dokumentala Comete Sareari buruzkoa da, Bigarren Mundu Gerran naziengandik ihesi zebiltzanei laguntzen aritu zen sareari buruzkoa alegia. Abiaputua: 1943 urtean, Urruñako Bide-Gain baserrian, 6 lagun atxilotu zituzten alemanek, eta Florentino Goikoetxea mugalari hernaniarra libratu egin zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!