Hernanik 3-0 galdu zuen atzo Lagun Onak taldearen aurka. Lehenengo zatia 0-0 berdinduta bukatu zuten eta irabazteko aukera bazen oraindik. Bigarren zatian, ordea, azpeitiarren lehenengo golarekin, jota geratu ziren txuri-berdeak eta atzetik etorri ziren gainerako 2 golak. Ricardo Ramos lehendakariaren esanetan, hernaniarrak nahiko ondo aritu ziren eta ez zuten halako emaitzarik merezi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!