Hernanik 13-29 irabazi zion atzo Hercesari eta bonusa ere eskuratu zuen. Hernaniarrak erraz nagusitu ziren lehenengo zatian. 15 minututan 3 entsaio eginak zituzten eta bigarren zatira 4 entsaiorekin, eta beraz, bonusarekin iritsi ziren. Bigarren zatian, ordea, zertxobait lasaitu eta madrildarrek bi zigor kolpe eta entsaio bat egitea lortu zuten. Hernaniarrak estutzen hasiak ziren (13-22) eta azken 5 minutura arte ez ziren lasaitu, bosgarren entsaioa egin arte, alegia. Entsaioak egin zituzten: Jon Otxotorena, Iñaki Otxotorena, Iker Peña, Iraitz Garmendia eta Igor Etxeberriak. Hurrengo partidua, urtarrilaren 8an izango da, Barcelonaren aurka, Bartzelonan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!