Sorgintxulo eta Portu auzoetan txistorrada egingo dute gaur, auzotar guztientzat. Sorgintxuloko Auzo Elkarteak jakinarazi duenez, hamaiketakoa egiten den bitartean, saski bat eta ardo botila kaja bat zozketatuko dituzte elkarteko bazkideen artean. Bakoitzaren zenbakia kuotako erreziboan azaltzen da. Portun, berriz, eguerdiko 12:00etatik aurrera egingo dute txistorrada Ibarrolaburu plazan eta txistorrada bukatzean, auzo elkartearen gabonetako saskia zozketatuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!