Udalak, 2011 urtekaria aurkeztu zuen atzo. Luis Intxauspe alkatea, Glori Mendinueta zinegotzia eta Txuso Gomez Udal artxiboko zuzendariak egin zituzten aurkezpen lanak. Urtekariak biltzen dituen erreportaje eta elkarrizketen hainbat egile ere bertan izan ziren. Eta urtero bezala, udaletxeko Areto Nagusia bete egin zen gerturatutako herritarrekin.
Alkateak, eskerrak eman zizkien egileei, Udal artxiboko langileei eta zuzendariari, eta baita irakurleei ere. «Aurtengoa, 18garren urtekaria da. Erreferente bilakatu da. Argi dago interesa badagoela eta hori eskertzekoa da», azaldu zuen.
Aurtengo urtekariak, urte honetako 20 pasadizo eta bizipen adieragarrienak biltzen ditu eta horien artean, alkateari aipagarria iruditu zitzaion, besteak beste, Ereñotzuko Auzo Udalaren sorrera. «Lehenengo auzo udala izan da Gipuzkoa osoan eta 6 urteko prozesuaren emaitza».
Aurkezpenean, urtekaria eskuratzeko aukera izan zuten herritarrek. Eta aurkezpenera ezin izan zutenek joan, erosteko aukera izango dute herriko liburudendetan, 8 euroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!