Atzoko eguraldi petralari aurre egiteko erremediorik onena jarri zuten San Joan Konpartsako kideek: txistorra eta taloak, goiz partean, eta erromeria, arratsaldean. Urtero bezala, Santo Tomas jaia antolatu zuten. Txerria zozketatzeko errifak ere saldu zituzten. Zenbaki sariduna, atzoko itsuen zozketako zenbakiaren lau zifrekin bat datorrena izango da. Saria jasotzeko epea: 30 egun.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!