Gipuzkoako Txapelketa, infantil mailan, gaur Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 18a, 01:00

Infantil mailako Gipuz­koako Txapelketa jokatuko da gaur, 10:00etan, kirolde­gian. Talde­ka ariko dira eta bertan izango da Hernaniko nesken talde bat. Ondoren, 11:30etan, alebi­nek, eskola kiroleko aurrene­ko jardunal­dia izango dute. Bertan, Her­naniko 15 judokak hartuko dute parte.


Senior mailako txapelketa, Lezon
Gaur, baita ere, senior mailako Euskadiko Txapel­keta jo­ka­tuko da, Lezon. Goizeko 10:00etan hasiko da, eta Her­naniko 4 judokek hartuko dute parte.


Erakustaldia, atzo, txikienek
Bestalde, atzo, txikienen txan­da izan zen. 2002tik 2005era bitartean jaiotako judoka hernaniarrek elkarteko erakustaldia eskaini zuten kiroldegian. Arratsaldean zehar izan zen hori. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!