Erakustaldia gaur, eta Gipuzkoako txapelketa bihar, Kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 17a, 01:00

Hernaniko judokek asteburu konpletoa dute. Elkarteko txikienek, 2002-2005 urte bitartean jaioetakoek, orain arte ikasitakoa erakusteko aukera izango dute gaur, Kiroldegian egingo den erakustaldian. 16:00etan hasiko da Bihar berriz, beste hainbat saio izango dira. Infantil mailako Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da lehendabizi, 10:00etan, kiroldegian eta bertan izango da Hernaniko judoka nesken talde bat. Ondoren, 11:30etan, alebinek, eskola kiroleko aurreneko jardunaldia izango dute. Bertan, Hernaniko 15 judoka inguru izango dira.

Senior mailako txapelketa, bihar 

Lezon Eta azkenik, Lezon, senior mailako Euskadiko Txapel­keta jokatuko da. 10:00etan hasiko da, eta Hernaniko 4 judokek hartuko dute parte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!