Bikote gipuzkoarra, Zeberio eta Ion, dira faboritoak Azysa Binakako Txapelketa irabazteko, hala dio erremontearen katedrak. Aurkariek ordea, ez dute amore berehala emango. Txapelketa osoan zehar faborito ez izatearen handicaparekin jokatuko dute, eta hala ere, partidu bikainak eginez, finalera iritsi dira.
Final haundia Galarretan jokatuko da, eta 15:45etan hasiko den jaialdiko bigarrena izango da.
Esperientzia haundiko bi bikote
Finalera iritsi diren lau erremontistek esperientzia haundia dute. Batetik, Lizaso eta Zeberio gisa honetako partidu asko jokatutakoak dira. Eta bestetik, Juaristi eta Ionek urte dezente daramazkite profesional mailan; gaur irabazten duenak gainera, aurreneko aldiz jantziko du Binakako txapeldunaren txapela.