Jolasak, pintxoak, sagardoa, bazkaria... eta Hesian!

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 17a, 01:00

Kontrakantxa Gaztetxeak 5 urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko, egun osoko festa antolatu dute gaur, goizeko 11:00etatik aurrera, haur, gazte eta helduentzat.

Hernaniko Kontrakantxa Gaztetxeak 5 urte bete berri ditu eta urteurreneko festa antolatu dute gaur. Haur, gazte eta helduei, hau da, herritar guztiei zuzendutako egitaraua prestatu dute. Goizeko ekintzak Tilosetan izango dira, eta 11:00etatik aurrera, haurrentzako jolasak izango dira, ondoren, herri ki­rol desafioa egungo Gazte Asan­blada eta orain dela 10 ur­t­ekoaren artean, eta pintxoak eta sagardoa debalde. Puzga­rriak bertan behera geratu dira, eguraldi iragarpenaga­tik. Herri bazkaria ere antolatu dute gaztetxean, 14:30etan. Txartela+kamixeta 15 euroan, Garin, Ekos eta Goiz Argin. Eta gauerako, kontzer­tuak antolatu dituzte: Hesian eta Eztanda.

Egitaraua

11:00etan, Tilosetan:
Haurrentzako jolasak.
Herri kirol desafioa.
Pintxoak eta sagardoa debalde.
14:30etan, herri bazkaria Gaztetxean.
Ondoren, Elektrotxaranga herrian barrena.
22:30etan, kontzertuak Gaztetxean: Hesian eta Eztanda.
Parranda goizeko 07:00ak arte!!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!