ZEberio eta Ion dira 2011ko Binakako Txapelketako txapeldunak, atzo finala 40-38 irabazi ostean, Juaristi eta Lizasori. Hori horrela, Zeberiok zazpigarren txapela jantzi du eta Ionek lehenengoa. Txapeldun izateaz gain, txapelketako pelotaririk onena izendatu zuten azken hori.
Sekulako finala
Binakako txapelketetako finalik onentsuena izan zen atzokoa. 95 minutuko iraupena izan zuen eta 700 pelotazotik gora eman zituzten. Bi bikoteek merezi zuten garaipena, baina azkenean gorriak nagusitu ziren. Lizasok eta Ionek txapelak irabazi zituzten, ikusleek, berriz, sekulako finala.