Irrintzi taberna pintatu eta txukunduko dute gaur, besteak beste, Auzolanean

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 17a, 01:00

Hitzordua 08:00etan da. Beste 5 lan ere egingo dituzte: eliza aurreko eskaileratako barandilak pintatuko dituzte, futbol zelaiko sarrera egokituko dute, auzo etxeko biltegian entreplanta egingo dute, buzoi zaharrak kenduko dituzte eta Patxikula ibai ertza garbituko dute.

Auzolanerako eguna du­­­­te gaur Ereñotzun. Goizeko 08:00etan jarri dute hitzordua eta 6 lantaldetan banatuta, ho­nako lanak egingo dituzte: Irrin­­tzi taberna egokituko du­te, eliza aurreko eskaileratako ba­ran­dilak pintatuko dituzte, fut­bol zelaiko sarrera egoki­tu­ko du­te egun berezietan apar­ka­le­ku gisa erabiltzeko, auzo etxeko biltegian entreplanta bat egingo dute, erabiltzen ez di­ren buzoi zaharrak kenduko dituzte eta Patxikula deitu­ta­ko ibai ertzeko gunea garbitu eta egokituko dute. Lanerako prest daudenei azaltzeko dei egiten diete. Auzolanean egindako hamai­ke­ta­koa ere izango da. Horrez gain, auzo etxean komun publikoa irekitzeko as­­moa dute eta Epeleko par­ke­an aterpe bat egin nahi du­te, baina lan horiek datorren urterako utziko dituzte.

Auzoa biziberritzeko, ezinbesteko tresna
Ereñotzuko Auzo Udalak bere gestioan Auzolanari garran­tzia haundia eman nahi dio. Asmo horrekin, joan zen aben­duaren 3an bilera bat deitu zuen, urte amaie­ran eta datorren urtean Auzo­lanaren bidez egin daitez­keen zenbait lanen berri ema­te­ko eta Auzolan hau antolatze­ko. Bilerara 43 auzotar hur­bil­du ziren eta beste zenbaitek, bile­rara joan ezin arren, Auzo­la­ne­an parte hartzeko boron­da­tea era­kutsi zuten. Auzo Udala oso gus­tora da­go eran­tzu­na­re­kin eta es­ker­rak eman nahi diz­kie la­ne­rako izena eman duten guztiei. «Gure iritziz ho­nek era­kusten du berriz ere, auzota­rrek Auzo Udala auzoa bizi­be­rri­tze­ko ezin­­­bes­teko tres­na be­za­­la ikus­ten du­te­la, eta auzo­ta­rrak prest daudela bizi­be­rritze ahal du­ten ekarpena egiteko».

1. Irrintzi taberna egokitzeko lanak:
Ereñotzuko Auzo Udalak, Irrintzi taberna alokatu du, honen kudeaketa deialdi publiko bidez atera, eta taberna ireki­tzeko asmoarekin. Horretarako, obrak egin behar izan dira, taberna eta etxebizitza bereizteko. Obra haundiena egina dago, baina orain azken lanak gelditzen dira. Gaur, pintaketa, garbiketa eta dekorazio lanak egingo dira. Guztira 23 lagunek eman zuten izena Irrintzi taberna egoki­tzeko lanetarako.

Tabernaren gestioa, lehiaketa publikoan ateratzeko baldintzak

Ereñotzuko Auzo Udala eta Hernaniko Udalaren artean landu dira Irrintzi tabernaren gestioa lehiaketa publikoan ateratzeko baldintzak. Egun gutxi barru baldintza horiek Boletin ofizialean eta pren­tsan publikatuko dira eta interesatuek beren proiektuak aurkeztu ahal izateko epea zabalduko da.
Interesa izanez gero, deitu:  943 55 10 00 (Auzo Udala).

2. Eliza aurreko eskaileratako barandilak pintatzea:
Errepidetik elizara igotzen diren eskaileratan barandila berriak jarri dira eta hauek pintatzea izango da Auzolanean egingo den lanetako bat. 3 auzotarren artean pintatuko dituzte barandilak.

3. Futbol zelaiko sarrera egokitzea, egun berezietan aparkaleku gisa erabiltzeko:
Egun berezietan (hileta, ospakizun,…) aparkaleku arazoak sortzen dira Ereño­tzun. Auzo Udaletik futbol zelaia abilitatu nahi da. Horre­ta­ra­ko araudi bat landuko da, noiz eta zein baldintzatan erabili ahal izango den futbol ze­laia aparkaleku bezala zehazten duena. Eta futbol zelaia aparkaleku bezala erabili ahal izateko, gaur eguneko sarrera egokitu beharra dago. Ranpa bat eta piboteak jarriko dira.  5 lagunek egingo dute lan hau.

4. Auzo etxeko biltegian entreplanta bat egitea:
Auzo etxeko beheko plantan, biltegi txiki bat dago. Biltegi honek altuera dezentea du eta orain dagoen moduan ezin da gehiegi aprobetxatu. Entreplanta bat egin­go da. 4 lagunek egingo dute lan hau.

5. Erabiltzen ez diren buzoi zaharrak kendu eta erretiratzea:
Ereñotzuko goialdean bizi diren bizilagunen buzoiak errepide ondoan egon izan dira orain artean, telefono kabinaren ondoan. Buzoi hauei kokaleku berri eta egokiago bat eman zaie, baina zaharrak zeuden lekuan gelditu dira. Hauek erretiratuko dira. 2 lagunek egingo dute.

6. Patxikula deitutako ibai ertzeko gunea garbitu eta egokitzea:
Patxikula deitzen den ibai ertzeko gunea, (futbol zelaiaren atzealdean gelditzen dena), garai batean, leku egokia zen erreka ondoan egon eta ibiltzeko. Gaur egun, abandonatutako baratzeak eta sasiak hartutako gunea da. Helburua da, gune hau garbitu eta errekuperatzea.  Hasiera honetan gunea garbitu egingo da eta datorren urtean zehar, proiektu bat landu eta egokitu egingo da.  5 la­gun hasiko dira garbiketa lanetan.

7. Auzo etxean komun publikoak irekitzea:
Aspaldiko eskaria da Ereñotzun komun publiko bat zabaltzearena. Zenbait aukera aztertu ondoren, Auzo etxeko komunetako bat honetarako bideratzea erabaki da. Egoitzaren barrualdean geratzen den komun bati, kanpoaldetik ate bat zabalduko zaio eta barrualdeko sarrera itxi. Komunerako sarbidea egokitu egingo da ezinduentzako. Proiektu hau landu egin beharko da oraindik, beraz 2012 urtean zehar gauzatuko da.

8. Epeleko parkean aterpe bat egitea
Epeleko auzotarren aspaldiko eskaria izan da, bertako parkea txukuntzea. Txukun­ke­ta lan batzuk egin badira ere, oraindik zenbait lan egin beharko dira. Horietako bat: parkean aterpe txiki bat egitea, auzo guztian atergunerik ez dagoelako. Proiektu hau ere landu egin beharko da eta 2012 urtean zehar gauzatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!