Sukaldaritza ikastaroa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 18a, 01:00

Aurreko urteetan bezala, Elkano 17ko Emakume Zentroak antolatuta eta Xalaparta elkartearen laguntzarekin, Gabonetako sukaldaritza ikastaroa izango da bihar. Xalaparta elkartean izango da 16:30etatik aurrera. Luis Irizarren ikasleek emango dute ikastaroa. Antolatzaileek, ikastaroa irekia eta doakoa dela gogorarazi dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!