2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da bihar, 16:30etan Illunben. Txapela eskuratzeko lehian 8 finalista neurtuko dira: Unai Agirre, Jexux Mari Irazu, Agin Rezola, Beñat Gaztelumendi, Aitor Sarriegi, Iñaki Apalategi, Alaia Martin eta Jon Martin. Horien artean, Hernaniko Bertso Eskolako lau kide izango dira, aurrez aipatutako lehenengo laurak, hain zuzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!