Ezker Abertzalea, Eusko Alkartasuna eta Aralar: «Giza eskubideen alde urratsa eman eta inoizko mobilizaziorik haundiena osatu dezagun»

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 17a, 01:00

Presoen aldeko baraualdian, politikoen txanda izan zen atzo. Hernaniko alderdi politikoetako eta instituzioetako ordezkariek kontzentrazioa egin zuten Plazan eta urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestazio nazionalera joateko dei egin zieten herritar guztiei.

Euskal preso politikoen aldeko txandakako baraual­diak aurrera jarraitzen du eta atzo politikoen txanda izan zen. Hernanin, alderdi politi­koetako eta instituzioetako ordezkari eta langileek kon­tzen­trazioa egin zuten Pla­zan. Bertan, Ezker Abertza­leko, EAko eta Aralarreko ordezkariek azaldu zuten, bat egiten dutela urtarrilaren 7an presoen eskubideen alde Bilbon egingo den manife­s­ta­zioare­kin. Eta herritar guztiei dei egin zieten, «ezberdin­tasun politiko guztien gaine­tik, giza eskubideen alde urratsa eman eta herri honek inoiz ezagutu duen mobiliza­ziorik haundiena denon arte­an osatu dezagun». Horrez gain, herriko eragile guztiei deialdia luza­tu zieten bakoitzaren eskutan dagoena egin dezaten: «ba­koi­tzak bere alorrean, kul­turan, gizartean edo kirolean ordutegiak moldatu ditzatela eskatzen dugu, mobilizazio hau indartze aldera». Baraualdian, eragile sozia­len txanda izango da gaur eta bihar, azken txanda hori bu­ka­tzean, kontzentrazioa egin­go da Bulebarrean, 12:00etan.

Bilbora autobusez joateko zerrendak
Bilboko manifestaziora auto­busez joan nahi due­nak, izena emateko ze­rrendak Oindin, Txilin eta Garinen ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!