Nola salbatu ziren naziengandik ihesi zebiltzan milaka abiadore?

Kronika - Erredakzioa 2011ko abe. 16a, 01:00

Bigarren Mundu Gerran, na­ziengandik ihesi zebiltzan 3.000 bat abiadore eta lagun, Comete Sareak egindako la­na­ri esker salbatu ziren. Sare ho­rri buruzko pelikula-doku­men­tala egin dute Enara Goikoe­­txea eta Iurre Telleria hernaniarrek, Az­ken Bidaia izenekoa, eta Biterin aurkeztuko dute gaur, 19:00e­tan. Mu­sika, berriz, Joxan Goi­koe­­txea hernaniarrak egina da. Dokumentala, 1943ko urtarrilaren 15eko gauetik abiatzen da. Hurrengo egunean, Urru­ñako Bidegain-Berri baserrian 6 lagun atxilotu zituzten alemanek. Florentino Goikoetxea mugalari hernaniarra libratu egin zen. Dokumentala ikusi ondoren, kolokioa izango da. 

Asteburuan ere ikusgai
Dokumentala bihar ere ikusgai egongo da, 19:30etan eta 22:30e­­­t­an, eta igandean, 19:30e­­­­­tan. Umeentzako be­rriz, Las aven­tu­ras de Tintin: El secreto del Uni­cor­nio emango dute asteburuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!