Ereñotzun, urte amaiera honetan eta datorren urtean auzolanaren bidez egin nahi dituzten lanak zehaztu dituzte eta bihar ekingo diote lanari. Auzolanerako eguna jarri dute eta hitzordua 08:00etan da. Sei taldetan banatuta, Irrintzi taberna egokitzeko lanak egingo dituzte, eliza aurreko eskaileretako barandilak pintatuko dituzte, futbol zelaiko sarrera egokituko dute, auzo etxeko biltegian entreplanta egingo dute, buzoi zaharrak kenduko dituzte eta Patxikula ibai ertza garbituko dute. Lanerako prest daudenei dei egiten diete azaltzeko
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!