Astelehenetik igandera bitarte, txandakako baraualdia ari dira egiten Ibaetako campusean, presoen eskubideen alde, eta gaur, Mugi-mendu Feministaren txanda izango da. Eguerdiko 12:00etan egingo diete txanda aldaketa irakaskuntzako kideei. Baraualdiarekin bat eginez, Hernanin, Prohibido recordar dokumentala emango dute 17:00etan, gaztetxean, eta 18:30etan kedada dago autobus paradan, Donostiako kontzentraziora joateko.
Asteartetik asteazkenera bitarteko baraualdia gazteek egin zuten eta herriko gazteek, besteak beste, Kardaberaz kalean eta Kale Nagusian mahaiak jarri zituzten eta urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestazio nazionalerako atxikimenduak bildu zituzten. Torturaren aurkako bideo bat ere ikusi zuten gaztetxean eta gaua bertan pasa zuten.
Bihar, politikoen txanda izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!