Santo Tomas Eguna abenduaren 21ean izango da eta Hernanin, aurrea hartuta, asteburu honetan ospatuko da. Alde batetik, San Joan Konpartsak antolatutako jaia izango da larunbatean, eta eguraldi txarra iragarria dagoenez, lekuz aldatu dute. Txistorra eta taloak udaletxeko arkupetan izango dira (11:00etatik 14:30etara), eta Patxi Perezekin erromeria, Atsegindegin (18:30etatik 20:30etara). Igandean, berriz, Sorgintxuloko auzo elkarteak antolatu du txistorrada.
Hiru kontzertu
Bihar, Doinuzale musika eskolako ikasleek eta Ozenki abesbatzako kideek kontzertua eskainiko dute 19:00etan. Larunbatean, berriz, Kantuz abesbatzak eliz musikarekin gozatuaraziko du 20:00etatik aurrera. Eta igandean, Txistulari Bandak Eguberritako kontzer-tua emango du 13:00etan. Guztiak Milagrosan izango dira. yy