Alberto Zapirain Sanchiz hernaniarraren gorputza azaldu da, desagertu zenetik ia lau urte pasa direnean. 2008ko urtarrilaren 10ean desagertu zen eta familiak jakin duenez, urte bereko apirilaren 22an hil zen, Lacanaun, Landasetan. Urte guzti hauetan identifikazio lanetan aritu dira gendarmeak eta familiak irailean jakin zuen honen berri, Ertzaintzaren bidez. Gorputza atzo iritsi zen Hernanira, tramitazio askoren ondoren. Albertoren senideek eskerrak eman nahi dizkiete interesa azaldu duten eta babesa eman dieten guztiei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!